GORA LANGILEON BORROKA!
– Barneko zaintza-sistemaren herena paperik gabeko langileengan oinarritzen da;
– Kanpoko emakumeen % 39 ez da gutxieneko soldatara iristen lanaldiari dagokionez.
Erregularizazioa orain, Lan Ikuskaritzaren kontrola, zainketa-sistemaren eraldaketa!!
Hori erantzun zigun Lan Ikuskaritzak, COVID delakoagatik enplegu-emailea positiboa zenean edo konfinatuta zegoenean langileek nola jokatu behar zuten jakinarazteko eskatu zigunean. Eskuak garbitu zituen.
Espainiako gobernuak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian esan du etxeko eta zaintzako langileek ez dutela langabezia-prestaziorik, Gizarte Segurantzak enplegatzailearentzat duen kostua handiagoa izango litzatekeelako; etxebizitzaren bortxaezintasunak iruzurra kontrolatzea zailtzen duelako; eta langileek, oro har, soldata txikiak kobratzen dituztenez, nahiago izango luketelako langabeziatik kobratu, lan egin beharrean.
Beraz, gobernuak legez kanpoko baldintzak onartzera kondenatzen ditu kalean ez geratzeagatik; langabezia-babesa kentzen die enplegatzaileak hiltzen edo egoitza batean sartzen direnean; eta uko egiten dio etxeko enpleguan gertatzen dena kontrolatzeko bitartekoak jartzeari.
Irailaren 30eko albistearen arabera, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatuak dio bazterketa Europako arauen aurka doala, baina epaiak hilabeteak beharko ditu oraindik. Enplegatzaile tranpatien antzera jokatuz, gobernuak auzitegien geldotasuna aprobetxatuko du ez erreakzionatzeko edo diskriminazio horrekin amaituko da?
Hemen gobernuaren argudioak. Apd-ak. 72, 73 74 eta 75.
2020ko estatistikak aurkeztu ditugu. Datuekin, beste alde batera begiratzea ezinezkoa bihurtu nahi dugu: paperik gabeko langileak egon badaude, lan legeak ez dira betetzen eta zainketa sistema berrantolatu beharra dago.